Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian 2023ean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.
Aurten 25 herrialde desberdinetako 100 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.
Ikerbasque Ikerlarien Europako Gutunera atxikituta dago. Horrek ikerketa-ibilbidearen ebaluazio-prozesua hobetzeko konpromisoa suposatzen du, hautespen sistema gardena, irekia, berdintasuna eta nazioartean onartua bermatzeko.
Deialdi honetan 107 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 20 (19%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:
- Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
- Bidalitako Research Statement-aren interesa
- Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
- Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea
2024ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):
ABIZENA | IZENA | AURREKO ZENTROA | ESKATUTAKO ZENTROA |
Aguilera | Javier | University of Cambridge | Achucarro |
Aramendia | Julene | UPV/EHU | UPV/EHU |
Arnab | Roy | TU Darmstadt | BCAM |
Boender | Adriaan | Emory University | Achucarro |
Carravilla | Pablo | Karolinska Institutet | Biofisika |
Costello | Brendan | BCBL | BCBL |
Garmendia | Irati | Biogipuzkoa | Biogipuzkoa |
González- Gaya | Belén | UPV/EHU | UPV/EHU |
Goujon | Nicolas | CIC energigune | CIC energigune |
Luciañez | Miriam | Univ. of Seville | UPV/EHU |
Merino | Danila | Polymat | Polymat |
Muñoz | Judit | BCAM | UPV/EHU |
Peccati | Francesca | CIC bioGUNE | CIC bioGUNE |
Piquero-Zulaica | Ignacio | Technical University of Munich | UPV/EHU |
Rodríguez | Santiago | Univ. of Cambridge | BCMaterials |
Ruiz Garate | Virginia | Mondragon | Mondragon |
Sadofyev | Andrey | LIP (Lisboa) | UPV/EHU |
Soleti | Stefano Roberto | DIPC | DIPC |
Stoehr | Antje | BCBL | BCBL |
Valcarcel | Lorea | UPV/EHU | UPV/EHU |
Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) zure ebaluazio txostena aztertzeko.
Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak atalera jo dezakezu.