Memoria

17 urte
ikertzen

2007an, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque abiarazi zuen, munduan zehar sakabanatutako ikertzaile bikainak erakarri, berreskuratu eta finkatzeko asmoz.

373
ikertzaile

jakintza-arlo guztietakoak. Ikerbasquek ikerketa-karreraren etapa guztiak estaltzen dituen eskaintza integrala proposatzen die.

Datu
nagusiak

Urtean 1.530 artikulu argitaratzen dituzte inpaktu handiko aldizkari indexatuetan, eta 45 milioi eurotik gorako itzulkina lortzen dute ikerketa-proiektuetarako.

The unlimited power of research

Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque bultzatu zuen 2007an mundo osoko ikertzaileak erakarri, berreskuratu eta mantentzeko, eta horren bitartez, ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko.

Zientziarako Euskal Fundazioa ondo sendotutako erakundea da, erreferente zientifikoa talentuaren erakarpenari dagokionez. Egun, 35 herrialdetako 373 ikertzaile ditugu ezagutzaren arlo guztietan lanean, emakume ikertzaileen kontratazioaren eta atzerrian lan egiten duten Euskadiko ikertzaileak itzularaztearen aldeko konpromiso irmoari eutsiz.

Ikerbasqueren sorreraz geroztik, ondo baino hobeto jabetu gara gure aliatuen garrantziaz, izan ere, Euskadiko unibertsitate eta ikerketa-zentroei esker lortu dugu gure helburuak betetzea eta muga fisikorik gabeko erakundea izatea. Egun, aliatutako 25 erakundetan lan egiten dute gure ikertzaileek.

Ikerbasquek plataforma egonkor eta motibatzailea izan nahi du, Euskadiko erakunde zientifikoetako ikertzaileek galdera berriak egiten eta ezagutza berria sortzeko erronkan laguntzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Esperimentatu, aurkitu eta berritzeko plataforma. Ikerketarik gabe ez dagoelako garapenik. Ez dago etorkizunik.

 

373
Ikertzaile

191

Research
Professors

Ikerketa-esperientzia zabala eta lidergo-gaitasuna duten ikertzaile seniorrak. Ezagutza esparru guztietako ikertzaileak dira eta Euskadiko unibertsitate eta ikerketa-zentroei behin betiko atxikita daude.

76

Research
Associates

Heldutasun eta independentzia intelektuala eta lidergo-gaitasuna frogatuak dituzten ikertzaile independenteak. Ezagutza esparru guztietako ikertzaile hauei Ikerbasque-k behin betiko lanpostua eskaintzen die.

106

Research
Fellows

Etorkizun handiko karrera zientifikoa eta nazioarteko esperientzia duten ikertzaile gazteak. Ikerbasquek 5 urteko kontratuak eskaintzen dizkie ikerketa independenterako bidea sortzeko asmoz.

Datu nagusiak

111

Doktore-tesiak

2023an.

1.530

Artikuluak 

inpaktu handiko aldizkari indexatuetan urtean.

1.639

Pertsonak

egiten dute lan Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako ikerketa-taldeetan.

1.222

Proiektu 

garatu dituzte kanpoko finantzaketaz Ikerbasqueko ikertzaileek.

373

Ikertzaileak

24M€

Ikerbasqueko urteko aurrekontu

45M€

Inbertsioaren itzulkina

Ikertzaileek kanpoko lehiakortasun-deialdietan lortutako guztizko funtsak, 2023. urtean

23

ERC

Ikerbasqueko 23 ikertzailek European Research Council-ek (ERC) finantzatutako proiektu garrantzitsuak garatzen dihardute. ERC bikaintasunezko ikerketa-proiektuak bultzatzen dituen Europako erakunderik garrantzitsuena da.

Erakundeak​ 

Ikerbasqueko ikertzaileek Euskadiko erakunde hauetan lan egiten dute.

Achucarro
Azti
BC3
bcam
bcbl
bcm
Bio Araba
Bio Gipuzkoa
Bio Gipuzkoa
Biofisika
ceit
cic energigune
cic biogune
cic biomagune
cic nanogune
CFM
DIPC
Globernance
IISJ
neiker
Polymat
tecnalia
UPV
Tecnun
Mondragon Unibertsitatea