Deialdi hau ITXITA dago.
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, post-doc ikertzaileei zuzendutako 15 lanpostu eskeini dituen deialdia zabaldu du 2025ean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak (Grant Agreement 101034228 – WOLFRAM2) eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte.
Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzailee gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa karrera eskeintzeko konpromesua du.
Deialdi honetarako aurkezteko, doktoregoa 2014ko urtarrilak 1 eta 2022eko abenduak 31 bitartekoa izan behar da.
Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira. Doktoregoaren mugak zabaldu egin daitezke amatasunaren moduko egoera berezietan.