Deialdiak

Research Fellows 2024

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian 2023ean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 25 herrialde desberdinetako 100 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Ikerbasque  Ikerlarien Europako Gutunera atxikituta dago. Horrek ikerketa-ibilbidearen ebaluazio-prozesua hobetzeko konpromisoa suposatzen du, hautespen sistema gardena, irekia, berdintasuna eta nazioartean onartua bermatzeko.

Deialdi honetan 107 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 20 (19%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

2024ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):

ABIZENA IZENA AURREKO ZENTROA ESKATUTAKO ZENTROA
Aguilera Javier University of Cambridge Achucarro
Aramendia Julene UPV/EHU UPV/EHU
Arnab Roy TU Darmstadt BCAM
Boender Adriaan Emory University Achucarro
Carravilla Pablo Karolinska Institutet Biofisika
Costello Brendan BCBL BCBL
Garmendia Irati Biogipuzkoa Biogipuzkoa
González- Gaya Belén UPV/EHU UPV/EHU
Goujon Nicolas CIC energigune CIC energigune
Luciañez Miriam Univ. of Seville UPV/EHU
Merino Danila Polymat Polymat
Muñoz Judit BCAM UPV/EHU
Peccati Francesca CIC bioGUNE CIC bioGUNE
Piquero-Zulaica Ignacio Technical University of Munich UPV/EHU
Rodríguez Santiago Univ. of Cambridge BCMaterials
Ruiz Garate Virginia Mondragon Mondragon
Sadofyev Andrey LIP  (Lisboa) UPV/EHU
Soleti Stefano Roberto DIPC DIPC
Stoehr Antje BCBL BCBL
Valcarcel Lorea UPV/EHU UPV/EHU

 

Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) zure ebaluazio txostena aztertzeko.

Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak  atalera jo dezakezu.