Gibel-gaixotasunetan ospetsua den “Hepatology” aldizkariaren argitaratze-kontseiluaren parte izatera gonbidatu dute Jesus Bañales, Biodonostian diharduen Ikerbasque Research Fellow ikertzailea. Aldizkariak ikertzaileari bere entzute handiko jarduera profesionala eskertu nahi izan dio gonbidapen honen bidez, 2019ra arte luzatuko dena.