Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, post-doc ikertzaileei zuzendutako 15 lanpostu eskeini dituen deialdia zabaldu du 2025 urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentru honen babesa adierazten duen gutuna izatea.
Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzailee gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa karrera eskeintzeko konpromesua du.
Deialdi honetarako aurkezteko, doktoregoa 2014ko urtarrilak 1 eta 2022ko abenduak 31 bitartekoa izan behar da.
Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira. Doktoregoaren mugak zabaldu egin daitezke amatasunaren moduko egoera berezietan.
Deialdian parte hartzeko edota zure kandidatura ikusteko:
Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren diru-laguntza jaso du 101034228 zk.