Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko siglen arabera) hamar urte betetzen ditu aurten. Urte hauetan, Euskadik 30 milioi euro lortu ditu 23 ERC dirulaguntza ezberdinei esker, eta haietatik 14 Ikerbasque ikertzaileek lortu dituzte.
ERCa 2007an sortu zen Europan bikaintasunezko oinarrizko zientzia sustatzeko asmoz, ezagutzaren mugan ikertzen jarraitu nahi duten esparru eta nazionalitate guztietako ikertzailerik onenei laguntza emanez. ERCk arrisku handiko ikerketa berritzaileak garatzea xede duten prestigiozko proiektuak finantzatzen ditu. Sortu zenetik, ERCk garrantzi handiko eragina izan du Europako ikerketaren arloan.
Programa abian jarri zenetik, Euskadiko erakundeek 23 ERC laguntza lortu edo gauzatu dituzte: 12 Starting Grant, 5 Consolidator Grant eta 6 Advanced Grant. Laguntza horietako hamalau, laguntza guztien % 61 alegia, Ikerbasqueko ikertzaileek lortu dituzte. Guztira, Euskadik 30 milioi euro baino gehiago lortu ditu paleobotanika, nanozientzia eta minbizia bezalako gaien inguruko puntako ikerketa garatzea helburu duen programa honen bitartez.