Berriak

“Javiergorosabel” izena jarri diote asteroide berri bati

Asteroid named after Javier Gorosabel

Nazioarteko Astronomia Batasunak (IAU) 17 planeta eta 34 izarrentzako izen berriak onartu zituen duela gutxi, bestelako hainbat objetuekin batera. 1990KB1 asteroidea “JavierGorosabel” bezala izendatu dute, Espainiako Astronomia Batasunaren (SEA) eta Iruñeako Planetarioaren proposamen bati esker.

Proposamen hau duela bi urte zendutako Javier Gorosabel Urkia astronomoaren lanaren omenean egin zuten. Gorosabelek gamma izpien leherketak ikertzen zituen eta munduan zehar honen erreferrente bilakatu zen.  Javierrek bere azken urteak Ikerbasque ikertzaile bezala eman zituen UPV/EHU eta IAA-CSIC arteko Unitatean lanean.

Informazio gehiago: http://www.pamplonetario.org/es/destacamos/un-asteroide-recibe-el-nombre-del-astrofisico-javier-gorosabel