Deialdiak

Ebaluazioa

Gure Misioa lortzeko prozesu garrantzitsuenetako bat gure deialdietako hautagaieen ebaluazio independiente, bikain eta profesionalak lortzea da. Ikerbasque mundo guztian zehar bilatzen ditu ebaluazio taldeetan parte hartzen duten zientzialari eta zientzia profesional bikainak. Ebaluazioen independentzia ziurtatzeko, bertako ikertzaileek ezin dute ebaluazio lan-taldeetan parte hartu.

25 herrialde ezberdinetako 170 ebaluatzaileek parte hartzen dute gue deialdietako ebaluazio prozesuetan, Ikerbasqueko Aholku Batzorde Zientifikoko kideek koordinatuta:

  • Domingo Docampo, Telekomunikazioetako Katedraduna eta Vigoko Unibertsitateko errektore ohia.
  • Francisco José García Vidal, Materia Kondentsatutako Fisika Teorika Departamentuko Katedraduna Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Fisikan Sari Nazionala (2021) eta Jaime I Ikerketa sariduna (2020).
  • Ginés Morata, CSICeko ikerketa irakaslea, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Principe de Asturias saria 2007 urtean, Ikerketako Jaime I saria 1996 urtean.
  • Luis Oro, Zaragozako Unibertsitatean Kimika Inorganikoko Katedraduna; Zientzia eta Teknologia Kimikoetan Sari Nazionala 2007 urtean, Ikerketako Jaime I saria 1999 urtean.
  • María Berdasco, leuzemiaren aurkako Josep Carreras (IJC) ikerketa institutuko taldeko burua. Karlos III institutuko Terapia zelurarren ikerketan eta medikuntza erregeneratiboan berme batzordeko kidea.
  • Violeta Demonte, Gaztelaniako Katedraduna Madrileko Unibertsitate Autonomoan, Humanitate Ikerketan sari nazionala 2014ean.

Oharra: Informazio hori gardentasuna arrazoiengatik eskaintzen dugu. Hautagaiak, ikerketa zentruak eta ebaluazio prozesuan dauden ikertzaileak ez dira Aholku Batzorde Zientifikoko kideekin harremanetan jarri behar inola ere.

Etika eta Jokabide Kodea sekziora jo dezakezu Ikerbasquek ikertzaileen kontrataziorako jarraitzen duen estrategia orokorra eta jokabidearen inguruko informazio gehiagorako.