Berriak

Aitor Hierrok Leonardo dirulaguntza bat lortu du Alzheimer-aren inguruko proiektu baterako

Portrait of Aitor Hierro - Ikerbasque Research Professor

CIC bioGUNEn diharduen Aitor Hierro Ikerbasque ikertzaileak biomedikuntzako Leonardo dirulaguntza ospetsua irabazi du, Alzheimer-aren kontrako diana terapeutiko berri bat bereizteko.

Alzheimerra XXI. mendeko epidemiatzat jotzen da eta lehen mailako gizarte eta osasun arazoa da, baina neuroendekapenezko gaixotasun honi aurre egiteko gaur egun existitzen diren farmakoak ez dute bere garapena atzeratzen. Hierrok garatuko duen proiektuan, Alzheimerrean agertzen den peptido amiloidearen formakuntzaren oinarrian dagoen mekanismo molekularra deskribatuko du, honen neutralizazioa Alzheimerraren tratamendua erabili ahal izango litzatekeen egiaztatzeko.