Berriak

Material porotsuak sortzen estruktura kristalino berriak erabiliz

Ikerbasque ikertzailea eta CIC biomaGUNEko zuzendaria den Luis Liz Marzán-ek Material porotsuak sortzeko metodo berria diseinatu duen proiektuan parte hartu du. Metodo honen bitartez, meterial porotsuak -zehazki, makroporotsuak edo mesoporotsuak- sortu daitezke, ezagutzen ez ziren estruktura kristalinoak erabiliz. Ikerketaren emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte.

Hainbat erakundeetako ikertzaileek -CIBER-BBN, CIC biomaGUNE, Weizmamm Institute of Science (Israel), University of Amberes (Belgika), Ernst Ruska-Centre for Microscopy and Spectroscopy With Electrons (Alemania), University of Texas (EEBB) eta University of Ilinois (EEBB)- parte hartu dute bi urteko iraupena izan duen proiektu honetan.

Erreferentzia: 

Tunable porous nanoallotropes prepared by post-assembly etching of binary nanoparticle superlattices. Thumu Udayabhaskararao, Thomas Altantzis, Lothar Houben, Marc Coronado-Puchau, Judith Langer, Ronit Popovitz-Biro, Luis M. Liz-Marzán, Lela Vuković, Petr Král, Sara Bals, Rafal Klajn. Science 27 Oct 2017: Vol. 358, Issue 6362, pp. 514-518 DOI: 10.1126/science.aan6046