Berriak

Zelulosan oinarritutako konposite magnetoelektrikoak

Ikerbasqueko ikertzaile den Senentxu Lanceros-ek egindako lan berri batek arrakastaz frogatu du biopolimero piezoelektrikoak konposite magnetoelektrikoetan esploratzeko kontzeptua, batez ere zelulosan. Material hau gero eta gehiago erabiltzen da berriztagarria delako, kostu baxuduna, erraz prozesatzen delako eta degradagarria delako.

Aurkikuntza hau material magnetoelektrikoen belaunaldi berri baten garapenean aurrerapauso bat da, sentsore eta eragingailuetan, energiaren bilketan eta ehunen ingeniaritzan aplikazioak izan ditzakelarik,. Emaitzak Nature Communications-en argitaratu dira.

Erreferentzia:

Cellulose-based magnetoelectric composites; Yan Zong, Tian Zheng, Pedro Martins, S. Lanceros-Mendez, Zhilian Yue & Michael J. Higgins; Nature Communications DOI: 10.1038/s41467-017-00034-4