Volodymyr Chernenko, BCMaterials-en eta UPV/EHUko Elektrizitate eta Elektronikako Sailean Ikerbasque Research Professor bezala diharduen ikertzaileak, beste egile batzuekin batera Physical Review Letters aldizkarian argitaratu dute artikulu bat. Neutroi polarizatuen inguruko ikerketa honetan kristal sarearen distortsioak forma magnetikoko memoriadun material multifuntzionalen spin konfigurazioan duen eragin handia agerian geratu da.
Erreferentzia: Polarized Neutron Study of Ni-Mn-Ga Alloys: Site-Specific Spin Density Affected by Martensitic Transformation; P. Lázpita, J. M. Barandiarán, J. Gutiérrez, C. Mondelli, A. Sozinov, and V. A. Chernenko; Phys. Rev. Lett. 119, 155701 DOI: 10.1103/PhysRevLett.119.155701