Berriak

Lehendakariak harrera egin die 2017an jardunean hasi diren Ikerbasque ikertzaileei

Ikerbasquen 2017an sartu diren ikertzaileei harrera egin diete Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, Lehendakaritzan egin ohi den urteko topaketan.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, diplomak banatu zaizkie, Ikerbasque ren Research Professor, Research Associate eta Research Fellow programen bitartez Euskadiko unibertsitate eta ikerketa-zentroetan lanean hasi diren jakintza-arlo guztietako 22 zientzialariei.

Ekitaldian, halaber, Fernando Cossío, Ikerbasque ko zuzendari zientifikoa eta Euskadiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen arduradunak izan dira.

Gaur egun, Ikerbasque k 214 pertsona kontratatuak ditu Research Professor, Research Associate eta Research Fellow deialdien artean, eta guzti-guztiek Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman txertatuta lan egiten dihardute. Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroak hainbat jakintza-arlotako adituen ekarpenez profitatzen ari dira dagoeneko, zientzia esperimentaletatik giza-zientzietaraino, medikuntza, ingeniaritza eta ikaskuntza teknikoak edota gizarte-zientziak barne.