Sergi Padilla, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketarako Institutuko Ikerbasque ikertzaileak artikulu bat argitaratu du Nature Structural & Molecular Biology-en. Bertan GIBaren eta ostalari zelularen arteko fusioaren mekanismo molekularra deskribatzen da.
Prozesu hay oso garrantzitsua da, GIBaren infekzio-prozesuak inhibitzeko ekintza terapeutikoak garatzen lagundu baititzake, ostalari zelulan oinarrituz birusean baino. Gainera, lan honek b12-aren (fusio prozesu horiek inhibitzen dituen antigorputz neutralizatzailea) aktuazio forma frogatu du.
Informazio gehiago izateko: https://www.nature.com/articles/s41594-018-0113-x