Berriak

Euskadin ikertzen lan egiten baduzu edo lan egin nahi baduzu, hau da zure webgunea

Web atari honen bitartez, lehen aldiz Euskadiko erakunde zientifiko guztietako informazio nabarmenena eskuratu daiteke leku bakar batean. Honela, bai Euskadin diarduen edozein ikertzailek zein Euskadira etorri nahi duenak, web atari honetan Euskadiri buruzko informazio nabarmen guztia aurkitu dezake: ikerketarako institutuak, lanpostuak, ikerketarako azpiegiturak, ikerketa taldeak, Euskadiko Euraxess Service Centre kontakua, ...

Ekimen hau bi helburu nagusiekin burutu da:

  1. Ikerlarien, zentruen eta enpresen arteko elkarlana sustatzea, komunitate dinamikoa eta diziplina anitzekoa gauzatuz.
  2. Nazioartean Euskal Herria erreferentea izaten laguntzea.

Ikerketa zentruen, lanpostuen eta ikerlarientzako zerbitzu esklusiboak kontsultatzeko sartu zaitez web horrian:

www.science.eus

Web horrian hurrengo sailak aurkituko dituzu:

Enplegu ataria

  • Plataforma honetan, Euskal Herriko instituzio guztiek berain lanpostuak igotzen dituzte. Honela, lanpostu guztiak web bakarrean bateratzen dira.
  • Atari hau Euraxess - Jobs-ekin sinkronizatuta dagoenez, hemongo lanpostu guztiak nazioarteko beste atari honetar ere argitaratzen dira.
  • Tresna honen bidez argitaratutako lanpostuak urtez urte igo da, azken urtean 100 baino lanpostu gehiago plazaratu zirelarik.

Euraxess Service Center

  • Web horri hau Euskadiko Euraxess Service Center-en web ofiziala integratzen du.
  • Atal honetan Euskadira etorri nahi diren atzerriko ikerlarientzako informazio baliogarria aurkitu daiteke.

Euskadiko ikerketa instituzio eta zentro guztien zerrenda

  • Science.eus-en Euskadiko ikerketa instituzio eta zentro guztiei buruzko informazioa aurki daiteke. Honela hauen oinarrizko informazioa erraz kontsultatu daiteke leku bakar batean.

Euskadiko ikerketa talde guztien xehetasunak

  • Web horriak Euskadiko ikerketa talde guztiei buruzko informazioa azaltzen du, guztira 439 talde direlarik. Direktorio honen bidez arlo ezberdinetako ikerketa taldeak bilatu daitezke, ikerketa zentru ezberdinak konbinatuz.

Ikerketarako azpiegiturei buruzko informazioa

  • Science.eus-en Euskadiko azpiegitura zientifiko guztiak biltzen ditu. Honela, ikertzaile batek tresna bereziren bat behar badu, Euskadin eskuragarri dituen tresna guztiak aurkitu ditzake modu errazean.
  • Egun, 40 instituzio ezberdinetako 300 azpiegitura baino gehiago daude web horrian.

Ikerketa eta Garapena Euskadin

  • Herrialderako ikerketa estrategia eta Euskal Zientzia Sistemaren errendimenduari buruzko informazioa.