Gaixotasun kardiobaskularrak munduko heriotza eta morbiditatearen arrazoi nagusiak dira, biztanleriaren zahartzearen eta eragin sozioekonomiko handien eragina gero eta sakonagoa delarik. "Bihotz-porrota, adibidez, bizi-kalitatean eragin negatibo handienetarikoa du, eguneroko kudeaketa eten eta zaintzaileen mendekotasuna areagotzen baititu. Hala ere, gaur egun ez dago tratamendu farmakologiko eraginkorrik", dio David Mecerreyes-ek, Polymat eta UPV/EHUko Ikerbasque ikerlariak.
"Europako taldeak diziplina desberdinetako ikerketa bat burutuko du gaixotasun kardiobaskularren ezaugarri nagusietan zentratuta, animalien ehunetan inplantatu daitezkeen eta argiaren bitartez modulatu daitezkeen polimero berritzaileak garatzeko, eta inplantaziorako ia inbaditzaileak ez diren gailuak diseinatzeko" dio UPV / EHUko ikertzaileak.
LION-HEARTED plataforma opionikoa nanoteknologiaren eta argiaren konbinazioan oinarrituta egongo da, beraz, inoiz izandako erresoluzioarekin lan egiteko aukera eskeiniko digu modulazio optiko honek. Gure helburu nagusia bihotz-funtzioa eta baskularizazioa berreskuratzea dira, zelula kardiobaskular mota nagusienen patu eta ugaritasuna zuzenean modulatuz.
Horretarako, LION-HEARTED proiektuak hiru urrats nagusi jarraituko ditu: lehenik eta behin, argiarekiko sentikorrak diren material polimeriko berriak ekoiztea; bigarren, materialen probak in vitro gaixotasunen ereduekin eta plataformaren eredu teorikoa; hirugarren, gailuen ingeniaritza eta inplantazioa eredu preklinikoetan, kontzeptu froga gailu bat izateko.
Informazio osagarria
LION-HEARTED proiektua (Light and Organic Nanotechnology for Cardiovascular Disease) IIT-Istituto Italiano di Tecnologiaren eskutik koordinatuta dago, eta Europako Batzordeak finantzatu du Future y Emerging Technologies (FET) programaren bitartez. Partzuergoak Europako 8 bazkide ditu: IIT-Istituto Italiano di Tecnologia (Italia), Università degli Studi di Pavia (Italia), Alma Mater Studiorum -Università di Bologna (Italia), IRCCS Istituto Clinico Humanitas (Italia), Technische Universitaet Muenchen (Alemania), Universitat Linz (Austria), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) y BERC POLYMAT (Espainia), Charité - Universitaetsmedizin (Alemania).