Uztailaren 2an Ikerbasque XVIII. Workshop-a ospatu zen. Urtero ospatzen den ekitaldi honetan 100 ikertzaile baino gehiagok hartu zuten parte, eta bertan beraien lana eta esperientziak trukatu ahal izan zituzten. Ekitaldian, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa Fernando Cossío-k Ikerbasquek lortutako mugarriak eta datozen urteetako azken berriak eta erronkak ezagutarazi zituen.
Gainera, aurten ikerlarien arteko sinergiak eta lankidetzak hobetzeko 3 lan-talde sortu ziren:
- Zientzia Esperimentalak, DIPC-n diarduen ERC ikertzailea Juan José Gómez-Cadenas moderatzaile gisa.
- Biozientziak, Biofisika-ko zuzendari zientifikoa Iban Ubarretxena moderatzaile gisa.
- Zientzia Sozialak, BC3-ko zuzendari zientifikoa Mª José Sanz moderatzaile gisa.
Ekitaldia bisita kultural batekin amaitu zen Chillida-Lekun, non ikertzaileek beraien artean giro informalago batean hitz egin ahal izan zuten.