Berriak

Jaiotzetiko bihotz akatsak ulertzeko aurrerapena

Bihotza bezalako organo bat osatzeko zelula desberdin ugari elkartzea eta modu espezifiko batean antolatzea beharrezkoa da. Zelula hauen heldutasuna eta migrazioa etetzen bada, jaiotzetako bihotz malformazioak gertatu daitezke. Orain dela gutxi arte, zelula bakoitza leku bakar batera mugitzeko prozesuak dituzten arauak ezezagunak izan dira neurri handi batean.

Nature aldizkari ospetsuan argitaratutako ikerketa berri batek agerian utzi ditu bihotz ama zelulen kokapenen faktoreak, eta bihotz gutxiegitasuna eragiten duten mekanismoak deskribatu ditu. Lan hau Luxembourg Centre for Systems Biomedicine (LCSB), Kaliforniako Gladstone Institutes eta CIC bioGUNE instututuen elkarlanari esker plazaratu da, eta Jaiotzetiko bihotz akatsak ulertzeko esparru berri bat aurkeztu du eredu informatikoen bitartez.

Prozesu hauek ikertzeko, lehenik eta behin ikerlariek milaka zelulen mugimendua aztertu behar izan zuten bihotzaren formakuntzan. Honela, Dr. Deepak Srivastava (Gladstone-eko Presidentea eta Ikerlari burua) eta bere taldeak prozesu honetan aktiboak diren geneen katalogo bat garatu ahal izan dute, hauek aurkitzen diren zelulak identifikatuz. Bihotz garapenean inplikatutako zelula ugariak identifikatu eta gero, ikerlari esperimentalak hauek nola sortzen ziren jakin nahi izan zuten. Horretarako, biologia konputazional talde bat formatu zuten.

"Gure taldeak eredu konputazionalak garatzeko istorio luzea dauka." adierazi du Antonio del Sol, CIC bioGUNEko ikerbasque ikerlariak. "Proiektuan sartu ginenean, gure metodologia erabili genuen bihotz zelula desberdinen kokapena arautzen dituzten faktoreak aurreikusteko."

Analisi konputazionalak arrakastaz aurreikusi zituen bihotz zelula zehatz batzuen sorkuntzan inplikatutako faktore molekularrak. Bereziki Hand2 nabarmendu zen, bihotzetik ateratzen diren odol hodien egiturak formatzeko. Laborategi ikerketetan Hand2 eskubiko bentrikuluaren formakuntzarako garrantzitsua zela pentsatzen bazen ere, eredu konputazionalak hala ez zela aurreikusi zuen. Honen ordez, eredu konputazionalak Hand2 bihotzaren odol irteerarentzako bidean dauden zelulentzat garrantzitsua zela antzeman zuen. Ustekabeko emaitza honen ondorioz, esperimendu berri batzuk egin ziren analisi konputazionalaren eta laborategian egindako behadesadostasuna konpontzeko. Eredu informatikoaren aurreikuspenaren egiaztapenak ereduaren zehaztasuna berretsi zuen.