Berriak

Materiaren eraldaketarako aurrerakuntza Terahertzio erradiazio teknologian

Terahertzio (THz) erradiazioa gure inguruan dago. Adibidez, horri hau gorputz beltzeko erradiazioa igortzen du THz eremuan (0,3 THz eta 30 THz bitartean definituta). Hala ere, mikroonda iturri tradizionalen THz erradiazio hau oro har oso ahula da ikertutako materialetan eraginik izateko.

 

Egoera hau 2000. urte inguruan zearo aldatu zen, alderantzizko simetria gabeko kristaletan fase akoplamenduarekin lortutako errektifikazio optiko teknikaren garapenarekin. Mugarri teknologiko honek teilatua, ziklo bakarra eta 1 MV/cm energia eremua baino altuagoa duten THz pultsu iturriak garatzea ahalegin zuen. Pultsu hauek materialen estatu dinamiko berriak sortzea ahalegin zuten hauen eremu intrinsekoak aldatuz, eta honela materialak orekan dituzten propietateak baino guztiz desberdinak diren beste batzuk aurkeztea baimendu zuten.

Artikulu honetan, Physics Reports aldizkarian argitaratuta, DIPC-ko Alexey Nikitin Ikerbasque ikerlariak parte hartu du. Bertan, ziklo gutxiko eta indar handiko eremuko terahertzio (THz) erradiazioaren transformazioa, kontrola eta eraldaketa gauzatzeko egungo teknologia aurkezten da. Ikerketa hau kitzikapen deserdinen bitartez materialen eraldaketak aztertzen ditu, eta molekulak eta partikulak THz muturreko erradiazoaren bitartez kontrolatu ahal direla nabarian jartzen du. Gainera, lan honetan egungo ziklo gutxiko eta indar handiko eremuko terahertzio (THz) erradiazio pultsuak lortzeko iturriak komentatzen dira, eta hauen funtzionamendu parametroak. Azkenik, THz pultsuak gidatzeko, fokalizatzeko eta eraberritzeko egungo planteamenduak aztertzen dira.

Artikuluaren ondorio gisa, posibilitate hauek solidoen, likidoen eta molekulen prozesu fisiko eta kimikoen ezagutza zabaltzea ahalegin dute, hauen propietateak eraldatuz. Etorkizunerako, argi dago THz erradiazio iturrien garapenak eragin handia izango duela, gaur egun ez-bideragarri diren esperimenduak egin ahal izango baitira.

Informazio gehiago izateko: https://doi.org/10.1016/j.physrep.2019.09.002