Berriak

Ikerbasque elkarrizketak: RNA terapiak, hauen aplikazioak eta inplikazio etikoak

Ikerbasque, Euskal Zientzia fundazioak, RNA terapiei buruzko web mintegia antolatu du. Bertan, teknologia hauen ikuspuntu zientifikoen eta baita bere inplikazio etiko eta sozialen inguruan eztabaidatu da.

Ekitaldia Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak moderatu du, eta bertan honako hauek parte hartu dute:

  • Laura Sepp-Lorenzino presidenteorde exekutiboa eta zuzendari zientifikoa (CSO) da Intellia Therapeutics-en, in vivo eta ex vivo genomaren ediziorako CRISPR/Cas9-n oinarritutako terapien garatzaile nagusia. Intellian sartu aurretik, Laura Vertex Pharmaceuticals-eko presidenteorde, azido nukleikoen terapiako burua eta kanpoko berrikuntza taldeko kidea izan zen, Alnylam Pharmaceuticals, Inc. enpresan presidenteorde eta ekintzaile egoiliar gisa karguak izan zituen eta Merck & Co-n RNA Terapien zuzendari exekutiboa izan zen. Azido nukleikoen terapietan duen esperientzia zabalaz gain, Laurak aurretiazko esperientzia du onkologia-droga-garapenean Merck West Point-eko Minbiziaren Ikerketa saila zuzendu baitzuen, eta Memorial Sloan-Kettering Cancer Center-en ikertzaile izan baita.
  • Virginia Arechavala Gomeza Ikerbasque ikertzailea da Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuan, eta bertan "Gaixotasun Arraroetarako Azido Nukleikoen Terapiak" taldea zuzentzen du. Horrez gain, COST DARTER nazioarteko sarea zuzentzen du, azido nukleikoetan oinarritutako sendagai berrien banaketa hobetzeko moduak bilatzen dituzten 400 ikertzaile baino gehiago biltzen dituena (www.antisenserna.eu).

Ekitaldia apirilaren 26an antolatu zen, 17: 00etan (CET).

Web mintegiaren grabazioa ikusi