Berriak

2019ko uda ikastaroko epea irekia: Ia guztiaren oinarria

Gizadiaren jatorriari eta gizakia gaurdaino garatu den inguruneari buruzko ikerketa giza pultsio baten ondorio da, gure espeziearen bilakaeraren lekukotasun idatzia dugunetik azaleratu den pultsioa. Jatorriaren ikerketan sartzen dira Unibertsoa eta haren zeinuak, bizitza eta haren agerbideak, gizakia eta haren atributu benetakoenak, eta gure zibilizazioaren oinarriak. Garai guztietako pentsalarien jakin-mina piztu duten gaiak dira, erlijio kredoen muina osatzen dutenak, sistema filosofikoen euskarriak, eta, beharbada ez oso modu kontzientean, gogoetara bultzatzen dutenak gutako bakoitza gure izateari eta haren zirkunstantziei buruz.

Ikastaro honetan begien bistakoena den horretatik abiatuko dugu jatorriaren azterketa: Unibertsoa, bere horretan. Kimikarekin jarraituko dugu: nola erreakzionatzen duten materiaren oinarrizko osagaiek forma molekular askotarikoak sortzeko. Gero, Eguzki Sistemari eta gure planetari erreparatuko diegu, eta ondoren, bizitzaren jatorriari eta haren modalitate guztiei. Jarraian, gizakiaren txanda izango da: alde batetik, haren jatorri ebolutiboa; bestetik, gure espeziearen ezaugarri behinenak: hizkuntza, pentsamendu sinbolikoa, artea eta etika. Amaitzeko, hirien sorrera aztertuko dugu, giza zibilizazioaren oinarriak ezarri dituzten bizikidetza unitateak.

Inskribatzeko edota ikastaroari buruzko informazioa sakontzeko: https://www.uik.eus/eu/los-origenes-de-casi-todo