BioDonostia ikerketa biosanitarioko zentruan diharduen Marcos Arauzo Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako "Data-Driven Drug Discovery for Wound Healing (4D-HEALING) " proiektuak Europar Batasuneko finantziazioa lortu du. Hiru urtetan zehar eta 1.477.000 euroko aurrekontuarekin ,Espainia, Alemania, Eslovenia, Eslovakia, Austria eta Erresuma Batuako erakundeek garatuko dute ikerketa.
4D-HEALINGek giza zauriak sendatzeko lau espazio-denborazko dimentsioak mapatuko ditu aurrekaririk gabeko modu baten: in vivo monitorizatutako giza-zauri baten milaka zelulen transkriptoak aztertuko dira maila zelularrean RNA-seq bidez. Proiektuak gizakietan zaurien sendatzeko prozesua ulerteko datu zehatzak eskeiniko ditu, eta zauri kronikoen sendagarritasuna hobetzeko tratamendu terapeutiko berri baten in-vitro froga.