Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin eta Ikerbasquerekin batera, ERC finantzaketa-programari buruzko web-mintegia antolatu du.
Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) ezagutzaren mugan dauden arrisku handiko ikerketa berritzaileak garatzea xede duten proiektuak babesten ditu. Bikaintasun zientifikoa da diru-laguntzak emateko irizpide bakarra, eta behetik gora esleituko dira, aldez aurretik zehaztutako lehentasunik gabe.
Web-mintegia euskal zientzia sistemako ikertzaile eta kudeatzaileei zuzenduta dago.
Jardunaldian parte hartu zuten:
- Estefanía Muñoz. ERC National Contact Point. FECYT.
- Miren Cajaraville.ERC ebaluatzailea. Plentzia Marine Station-UPV/EHU.
- Mariana Astiz. ERC Consolidator Grant onuradun. Ikerbasqueko ikertzaile Achucarron.
Aurkezpena deskargatu nahi baduzu:
Webinarioaren grabazioa ere eskuragarri duzu hurrengo estekan: https://youtu.be/Hox-EVjOL9A