DIPC-n Ikerbasque ikertzailea den Andrey Kazanskyk Nature Communications aldizkarian argitaratua izan den ikerketa batean parte hartu du, zentruko beste ikertzaile batzuekin, grafenoaren erantzun elektroniko super azkarraren ingurukoa.
Duen mugikortausn altuari esker, grafenoa “etorkizuneko materiala” bezala ezagutzen da. Grafenoa fotodetekzio, espintronika eta optoelektronikaren arloko gailuen diseinurako material garrantzitsua izango da bere ezaugarriei esker.