Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidentea buru, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan diharduten hiru emakumeei aintzatespenak banatu zaizkie gaur goizean Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabali, hain zuzen ere. Ekitaldian, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa eta Euskadiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen ordezkariak bildu dira.
Hauxe da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen jarduna aitortzeko antolatzen dituen aintzatespenen laugarren edizioa. Berez ez da sari bat, Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana bistaratzeko modu bat baizik, ikertzaileen belaunaldi berrien eredu eta inspirazio izan daitezen.
Emakume ikertzaileen aukeraketa Ebaluazio Batzorde batek hartu zuen bere gain eta aho batez, erabaki zuen 2022ko edizioan sarituak izango ziren ikertzaileak euren ikerketa lanen hiru kategoriatan, alegia, ibilbide zientifiko osoa, ikerketa-esparru bateko lidergoa eta ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmena. Sarituak hurrengo hauek izan dira:
Honako hauek dira hiru ikertzaileak:
- Advanced, ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena: Jasone Cenoz, UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna
- Consolidator, bere ikerketa-arloko lidergoaren aitorpena: Amanda Sierra, Ikerbasqueren Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan
- Starting, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena: Marta Olazabal, Ikerbasqueren Research Associate ikertzailea BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan
Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko emakume ikertzaileen ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu ditu. Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin du, Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu duelarik. Batzordeak hiru kategorietako ikertzaileen maila zientifiko altua azpimarratu du, eta horrek agerian uzten du, batzordearen esanetan, Euskadin emakume ikertzaileek egiten duten zientziaren ahalmen handia.
Advanced: Jasone Cenoz
- UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna.
- Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, honako tesi honekin: ”Ingelesaren irakaskuntza eta ikaskuntza, bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa”.
- Cenozen ikerketan ardatz dira: hezkuntza elebiduna eta eleanitza, paisaia linguistikoa, adinaren faktorea, jarrerak eta pragmatika bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasterakoan.
- Batzordeak honako hauek nabarmendu ditu Cenozen ibilbidean: hezkuntza arloko ibilbide bikaina; lidergo gaitasuna; nazioarte mailan ikerketa arloko erreferente izatea; Euskadiko zientziarekiko konpromisoa; bai eta nazioarteko sare zientifikoetan duen parte-hartzea ere.
Consolidator: Amanda Sierra
- Ikerbasque Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan.
- Neurozientziatan doktore (UCM).
- Garuna birsortzeko mekanismoak aztertzen ditu, hainbat gaixotasun neurodegeneratibori erantzuteko, eta, zehazki, garunaren autogarbiketa sistema, neurona hilak azkar eta eraginkortasunez desagerraraztea ahalbidetzen baitu.
- Batzordeak Sierraren neurozientzien ikerketako lidergo zientifikoa nabarmendu du, bere ekoizpen zientifikoaren kalitatea eta nazioarteko inpaktua, bai eta zientzia gizartean zabaltzeko jarduerekin duen konpromisoa ere, eta, bereziki, zientzian emakumeen berdintasunera bideratutako jardueretan duen inplikazioa.
Starting: Marta Olazabal
- Starting: Marta Olazabal
- Aldaketa klimatikora egokitzeko taldea gidatzen du BC3 – Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan
- Lurraren Ekonomian doktore Cambridgeko Unibertsitatean.
- Olazabalen ikerketaren ardatz dira aldeketa klimatikorako egokitzapena eta hiri-resilientzia.
- European Research Council erakundearen ERC Starting Grant dirulaguntza lortu du.
- Batzordeak bere ikerketa-esparruan aitzindari izan dela nabarmendu du, bai eta gai oso berritzaile batean ikertzaile gazte gisa lortu berri dituen lorpenak ere; izan ere, hiri-eremuak klima-aldaketara nola egokitzen diren ikertzea helburu duen ERC Starting Grant laguntza bat lortu du.
Urteko aitorpenak
Ekimena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren esparruan gauzatzen da, plan horren 12 erronketako bat baita Ikerbasqueren ikertzaileen komunitatean sartzen diren ikertzaileen genero-berdintasunean aurrera egitea. Alde horretatik, Zientziarako Euskal Fundazioak gauzatutako Berdintasun Planean jasota dago emakume ikertzaileei urtero aitorpena egiteko ekimen hau.
Aurreko edizioetan Ikerbasquek eta Hezkuntza Sailak hurrengo ikertzaile hauek aitortu dituzte:
- Advanced:
- Maria Isabel Arriortua
- Helena Matute
- Miren Cajaraville
- Consolidator:
- Aitziber López-Cortajarena
- Clara Martín
- Malu Martínez-Chantar
- Starting:
- Maia García Vergniory
- Matxus Perugorria
- Paola Ferrario