Ikerbasque, Euskal Zientzia fundazioak, ekosistemen betekizuna nortasun kolektiboaren eraikuntzari buruzko web mintegia antolatu du.
Ekitaldia Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak moderatu du, eta bertan honako hauek parte hartu dute:
- Olatz González Abrisketa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea, GAIT-CEIC nortasun eta gizarte-aldaketari buruzko ikerketa-taldeko IPa eta Ankulegi Euskal Antropologia Elkarteko presidentea. Haren ikerketa-jardunaren gai nagusiak kirolaren, sexu-solidaritateen eta animalien munduen ingurukoak izan dira, eta arreta berezia eman die iruditeria nazionalek subjektibotasun modernoen eraketan, generoen arteko harremanetan eta ingurune naturalean dituzten eraginei.
- Michael Marder Ikerbasqueko ikertzailea da UPV/EHUko Filosofia Sailean. Teoria ekologikoa, fenomenologia eta pentsamendu politikoa ditu ikerketa-eremu. Hainbat atikulu zientifiko eta monografiko idatzi ditu, hala nola, Plant-Thinking (2013), The Philosopher's Plant (2014), Dust (2016), Energy Dreams (2017), Heidegger (2018), Political Categories (2019), Pyropolitics (2015, 2020), Dump Philosophy (2020); Hegel's Energy (2021), Green Mass (2021), Philosophy for Passengers (2022), The Phoenix Complex (2023), Time Is a Plant (2023) eta Edward S. Casey-rekin batera The Place of Plants (2023).
Ekitaldia urriaren 31an antolatu zen, 12:00etan (CET).