Berriak

Ikerbasque fundazioak bere 2022ko Karbono Aztarna konpentsatu du

Ikerbasque-n gure ingurumena babesteko konpromisoa dugu. Horrela, 2022ko Karbono Aztarna kalkulatu genuen eta hura konpentsatzea erabaki genuen Lurgaia Fundazioarekin batera 1.400 zuhaitz landatuz. Jarduera honekin biodibertsitatearen kontserbazioaren alde ere jarduten dugu Aiako (Gipuzkoa) bertako espezieak dituen basoa berreskuratzen lagunduz, bertako espezieetan, habitat-etan, lotutako prozesu ekologikoetan eta paisaian eragin handia sortuz.

Ikerbasqueko ikertzaile askok jardunaldian parte hartu zuten beraien familia eta lagunekin.