
2024aren amaieran, Ikerbasquek 402 ikertzaile zituen guztira, ibilbide zientifikoa garatzeko hiru kategoriatan banatuta: 201 ikertzaile kontsolidatu, esperientzia handikoak eta lidergo gaitasuna dutenak; 112 gazte ikertzaile, goi-mailako zientzialari-taldea osatzea helburu dutenak; eta 89 Research Associate, ikertzailearen ibilbidearen etapa desberdinak osatzen laguntzen duen figura ertaina. Egituraketa honek bikaintasun zientifikoa sendotzeaz gain, ekoizpen zientifikoa ere bultzatu zuen: 1.553 artikulu argitaratu ziren nazioarteko eragin handiko indexatutako aldizkarietan.
Ikerbasqueko ikertzaileek 2024an lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 47milio eurokoa izan zen (2023ean baino 2 miloi euro gehiago). Kanpoko finantzaketaz landutako 1.321 proiektutatik hogeta hamar-ek ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran, 1.643 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan. Era berean, ikertzaileek 41 spin-off sortzen lagundu dute, izan ere, enpresa-ekimen hauen jarduerak prozesu, produktu edo zerbitzu berrien ustiapena du oinarri, ikerketetan lortutako ezagutzatik eta emaitzetatik abiatuta.
Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikerzaileak 35 herrialdetakoak dira. Horien artean, gizonak dira nagusi, %68, emakumezkoen % 32aren aldean. Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, %44 zientzia esperimentalen arloko espezialistak dira, % 26 medikuntza-
zientzietakoak, % 16 ingeniaritza arlokoak eta % 14 giza eta gizarte zientzietako adituak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.
2024an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta. Aurreko honen adibidea dugu Europako Batzordeak, Ikerbasqueren ikertzaileak erakartzeko programa 6 aldiz hautatu duela garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetakotzat. Orain arte, Ikerbasqueko programek 28 milioi euro lortu dituzte Europako Batasunetik.
Helburuko zentroa
Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 130 ikertzaile EHU/UPV-n lan egiten dabiltza. Gainerako 272k Deustuko eta Mondragoiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dihardute. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren menpeko BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak eta IKZ Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) tarteko dira.
Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERC eta IKZen zerrenda osoa:
• Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Leioa)
• BCMaterials- Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Leioa)
• Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
• DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia)
• CFM-MPC Materials Physics Center (Donostia)
• Biofisika Institutua. Basque Centre for Biophysics de Bizkaia (Leioa)
• BC3 - Basque Centre for Climate Change (Leioa)
• BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbao)
• BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)
• CIC biomaGUNE – Center for cooperative research in biomaterials (Donostia)
• CIC bioGUNE - Center for cooperative research in biosciences (Zamudio)
• CIC energiGUNE – Energy cooperative research center (Vitoria-Gasteiz)
• CIC nanoGUNE – Nanoscience cooperative research center (Donostia)
IKERBASQUEk kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten hamairu bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei osasungintza alorreko Bioaraba, Biobizkaia eta Biogipuzkoa ikerketa zentroak gaineratu behar zaizkie baita Azti, Neiker, Tecnalia, Tecnum (Nafarroako Unibertsitatea), Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa) eta IISL/IISJ. Guztira, Euskadiko 25 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.