Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk eta Ikerbasquek "Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships" finantzaketa-programari buruzko jardunaldi bat antolatzen dugu datorren maiatzak 13an.
Programa honen helburua edozein zientzia arlotako ikertzaileen garapen profesionala eta prestakuntza areagotzea da. Individual Fellowships (IF) modalitateak esperientzia duten ikertzaileei laguntzea du helburu, Europan ikerketa proiektuak areagotuz.
Bilera Euskadiko Zientzia sistemako ikerlariei eta kudeaketan jardutenei zuzenduta dago. Ekitaldia Ikerbasque-ko egoitzan antolatuko da, Maria Diaz de Haro 3 (Bilbo), eta hurrengo agenda izango du:
10:00 | Ongi etorria |
10:10 | 2019ko Deialdia: Individual Fellowships Jesús Rojo. MSCA National Contact Point |
11:00 | Esperientziak partekatzeko mahai ingurua, non ebaluatzaile bat, arrakasta kasu bat eta UPV/EHU harrera zentruaren ikuspuntua entzuteko aukera egongo da |
11:45 | Kafea |
12:15 |
MSCIF proposamenak aurkezteko alderdi praktikoak, 2019 deialdian parte hartuko duten ikertzaileei zuzenduda. Jesús Rojo. MSCA National Contact Point |
13:00 | Elkarrizketak Harremanetarako Gune Nazionalarekin proposamenak prestatzen ari diren eta harrera zentrutzat Euskadiko zenturen bat duten ikertzaileentzat. Interesaturik dagoen jendeak hitzordua eskatu behar du eta maiatzaren 6a baino lehenago dokumentazioa helarazi behar digu |
Ezinbestekoa da etorriko zaren jakinaraztea hurrengo helbidera email bat bidaliz: euraxess@ikerbasque.net, martxoaren 6a baino lehenago. NPC-arekin biltzeko interesa dutenek hitzordua eskatu behar dute, eta maiatzaren 6a baino lehenago proiektuari buruzko dokumentazioa helarazi behar digu.
MSCA-IF programari buruzko informazio gehiago izateko: https://ec.europa.eu/research/mariecurieactions/actions/individual-fellowships_en