
Klima aldaketako 100 aditu inguruk egingo dute lan Klima Aldaketako Gobernu arteko Taldearen (IPCC) txosten metodologiko berri baten garapenean. 2024an adostuta eta 2027an argitaratzeko aurreikusita, “2027 IPCC Methodology Report on Inventories for Short-lived Climate Forcers” dokumentuaren autoreek haien lehenengo bilera antolatzen dihardute aste honetan Bilboko Euskalduna Jauregian.
Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroak antolatzen du bilera, IPCCren puntu fokala den Espainiako Gobernuaren klima aldaketaren bulegoarekin batera. Informearen garapenaren abiapuntua izango da topaketa.
Dokumentu berriak Berotegi-Efektuko Gasen inbentarioetan sartzen ez diren bizitza laburreko klima kutsatzaileen (SLCF) emisio nazionalak eta urtekoak estimatzeko metodologiak bilduko ditu.
Aztertuko diren espezie kimikoak oxido nitrosoa (NOx), karbono monoxidoa (CO), metanoa ez diren konposatu organiko lurrunkorrak (NMVOCs), dioxido sulfurosoa (SO2), amoniakoa (NH3) eta karbono beltza (BC) izango dira, baita erradiazioa behartzeko garrantzitsua den material partikulatu primarioaren emisioak ere. Azken hauek, atmosferan ordu gutxi batzuetatik bi hilabete arte iraun dezakete hauek.
Txostenak, indarrean dauden IPCCren metodologiek barne hartzen dituzten berotegi-efektuko gasen inbentarioko sektore guztiak bildu nahi ditu kategoria jakin batzuetan. Talde horietan uste da zientzia nahikoa sendoa dela urteko inbentarioek azter dezaketen ikuspegi metodologiko bat bideratzeko, gas horien isuri globalei edo eskualdekoei ekarpen erlatiboa egiten baitiete.