Berriak

Mangladietako karbono erreserba eta galeren eredu orokorrak

Mangrove

Mangladietako lurzoruak Karbonoarentzako (C) biltegi naturala suposatzen dute. Hala ere, mundu mailako deforestazioak karbono biltegi hauek arriskuan jartzen ditu. Beraz, ezinbestekoa da mangladietako lurzoruetako karbono biltegien mundi mailako patroiak ulertzea, eta hauen birmineralizatzeko suszeptibilitatea ezagutzea. AZTI-n diharduen Xabier Irigoien, Ikerbasque ikertzailearen partaidetza izan duen ikerketa batek mundu mailan mangladietako lurzoruetan dauden karbono pilaketen patroiak aurkeztu ditu. Hemisferioetako, latitudeetako, herrialdeetako eta mangladi komunitateetako konposaketa aztertu da, eta mangladiak dituzten herrialdeetako C02 isurpen potentzialak kalkulatu dituzte. Artikulua Nature Climate Change artikuluan argitaratua izan da.

Estatu Batuak, Australia, Saudi Arabia eta Espainiako erakundeetako ikertzaileak garatutako lan honen arabera, mangladien galeraren ondorioz mundu mailan gerta daitezkeen CO2 lurzoruko isurpen potentzialak ~7.0 milioi tona CO2 inguru dira. Lurzoruetako CO2 isurpen potentzial handienak dituzten herrialdeak Indonesia (3,410 Gg -milaka tona- CO2e urteko) eta Malasia (1,288 Gg CO2e urteko) dira. Deskribatutako patroi hauek, herrialdeek mangladietako lurzoruetan dituzten C erreserben eta deforestazioaren ondoriozko isurpen potentzialen azterketen abiapuntua izan daitezke.

Erreferentzia:
Atwood, Trisha B., Rod M. Connolly, Hanan Almahasheer, Paul E. Carnell, Carlos M. Duarte, Carolyn J. Ewers Lewis, Xabier Irigoien, et al. 2017. “Global Patterns in Mangrove Soil Carbon Stocks and Losses.” Nature Climate Change 7 (7). Springer Nature: 523–28. doi:10.1038/nclimate3326.