Berriak

Material elektronikoen izaera kuantikoa ikusteko argia erabili dute

Rainer Hillenbrand

Argizpiak erabiliz material elektronikoen izaera kuantikoa ikusten ikasi du CFO, IIT, NIMS, Columbia University eta CIC nanoGUNEko ikertzaileez osatutako talde batek. Talde horretan, Ikerbasqueko ikertzailen den Rainer Hillenbrand -ek ere parte hartu du. Karboizko atomo sare batean “harrapatu” dute argia, eta honen abiadura motelduz, argia grafenoaren gainean ia elektroiak bezain astiro mugitzen ikusi dute. Honen ondoren, elektroiak eta argia aldi berean mugitzen dira, beraein izaera kuantikoa adieraziz. Ikertzaileek adierazi dutenaren arabera “elektroiak grafenoaren argi-olatuak surfeatzen dituzte”. Lan hau Science aldizkarian argitaratua izan da “Tuning quantum nonlocal effects in graphene plasmonics”  izenpean. Rainer Hillenbrand Ikerbasque ikertzailearen hitzetan “nanoskopia aro berri baten hasiera izan daiteke hau”.

Izan ere, teknika honek material kuantiko tipologia berrien ikerketarako hastapenak ezarri ditu, adibidez, superkonduktoreen edo material tapologikoen kasuan.

DOI: 10.1126/science.aan2735

(Argazkia: CIC nanoGUNE)