Berriak

Miniaturako organo berria, gizakiaren pankreako garapena ulertzeko

Pankrea urdailaren atzean dagoen organo txikia da eta bi funtzio nagusi ditu: digestioa eta odoleko azukrea erregulatzea. Giza pankrea garatzeko modua oso gutxi aztertu da arrazoi etiko eta praktikoak direla eta. Orain, Antonio del Sol ikerbasque ikertzailearen, CIC bioGUNEko eta Luxembourg Centre for Systems Biomedicine (LCSB) Biologia Konputazionaleko taldeak zuzentzen dituena, eta Max Planck Institute for Molecular Cell Biology and Genetics (MPI-CBG) Dresdenen, Alemanian; Copenhagen Novo Nordisk Foundation Center for Stem Cell Biology (DanStem) eta nazioarteko beste zenbait ikerketa taldeen lankidetzaren bidez, kultura zelulazko giza pankrea miniatura bat garatzea lortu dute. Gainera, egileek gizakiaren fetuaren pankreako zelula indibidualen atlasa sortu dute, eta horri esker ikertzaileek ikusi ahal izan dute garapenean zehar zelula mota desberdinetan zein gene adierazten diren. Gainera, zelula-zelula komunikazio eredu konputazionala aprobetxatuz, CIC bioGUNEko Biologia Konputazionaleko taldeak eta zelula bakarreko adierazpen atlasaren bitartez, desberdintasun garrantzitsuak agerian geratu dira gizakiaren fetuaren eta saguen pankrea garapena arautzen dituzten seinaleetan. Miniaturazko organo eta atlas honek pankreako garapenean eragina duten giza sindromeak ezagutzen eta diabetearen terapiarako ordezko beta zelulak sortzen lagun dezake.

Pankrea urdailaren atzean dagoen organo txikia den arren, digestio entzimak eta hormonak sortzen dituen funtsezko organoa da, bereziki intsulina eta glukagonoa. Giza pankrea enbrioietan garatzea erronka izan da ikerketarako eta informazio gutxi zegoen bere zelulak 3Dn nola garatzen diren jakiteko. Saguaren pankreako zelulak hiru dimentsiotako baldintzetan haztea ahalbidetzen du kultura metodoak, saguen miniaturazko pankrearen antzeko zuhaitz itxurako egiturak eratuz, organoide izenaz ere ezagunak. Hauek funtsezkoak izan dira fenomeno horiek aztertzen hasteko. Testuinguru horretan, fetuaren pankreasean identifikatu diren zelula-zelula elkarreraginak giza organoideen egoera egonkortzeko protokolo berriak diseinatzen irakasteko modukoak izan daitezke, horrela zelula ordezkatze terapietan erabil litezke, intsulina ekoizten duten zelulak sortzeko iturria eskainiz.

Informazio gehiago izateko: DOI: 10.1038/s41467-021-23295-6