Berriak

Permanent Positions 2021 deialdiari buruzko webinar-a

2021ko ekainak 24ean Ikerbasquek webinar bat antolatu zuen gure Permanent Positions 2021 deialdiari buruz. Deialdiak behin-betiko 10 lanpostu eskeintzen ditu, eta irailak 10a arte irekita egongo da.

Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentru honen babesa adierazten duen gutuna izatea.

Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago:

  • Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa.
  • Senior Leading Researchers: Esperientzia zabalagoa duten ikertzaileak Research Professor bezala.

Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.

Ekitaldiaren bideoa ikusteko:

Ekitaldiaren grabazioa ikusi

Deialdiari buruz informazio gehiago izateko:

Consultar detalles convocatoria