Berriak

Unai Pascualek bioaniztasunean ikertzeko PEGASuS dirulaguntza jaso du

BC3n diharduen Unai Pascual ikertzaileak bioaniztasunean ikertzeko PEGASuS dirulaguntza jaso du. “Nurturing a Shift towards Equitable Valuation of Nature in the Anthropocene (EQUIVAL),” gizakien eta ingurumenaren arteko erlazioaren inguruko ezinbesteko galderak ikertzeko programa honek finantzatuko duen bost proiektuetako bat izango da.

"Bioaniztasunaren egoera gizakien jokabidearen menpean dago modu nabarmen batean. Jokabide hau, era berean, naturak gizakien ongizatean duen garrantziaren inguruko pertzepzioarekin mugatzen da", Pascual doktoreak azaldu duenez. "Maiz, botore sozialen desorekaren ondoroz, bioaniztasunaren inguruko erabakiak balore mota batzuei lehentasuna emanez hartzen dira. EQUIVAL proiektuan berdintasunak prozesu hauetan duen garrantzia aztertuko dugu, bereziki Hegoaldeari begira."