Deialdiak

Permanent Positions 2024

Deialdia 2024ko irailak 12an itxi egingo da.

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdia jarri du, behin-betiko 10 lanpostu eskeiniz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte.

Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago:

  • Established Researchers, beren ikerketa-lerroak modu independentean garatzen dituzten doktorego-ondoko ikertzaileak, beren arloko ikerketa-bikaintasunean oinarritutako ospe finkatua dutenek, Research Associate gisa postu iraunkor bat lortuko dute.
  • Senior Leading Researchers, beren arloan ikerketa bikaintasunean oinarritutako nazioarteko ospea dutenak eta ikerketa-finantzaketa garrantzitsuak lortzeko ibilbide frogatua dutenak Research Professor bezala postu iraunkor bat lortuko dute.

Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.

Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira.

Deialdiaren ezaugarriak

Deialdi honen inguruko ezaugarri guztiak eta ebaluazio prozesuari buruzko informazioa hurrengo dokumentuan (ingelesez) irakur dezakezu.

Izena eman

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon Europa ikerketa eta berrikuntza programaren diru-laguntza jaso du, 101126600 zk.

Euskadiko zientziari buruzko informazio gehiago

Euskadiko ikerkuntza zentruei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, www.science.eus webgunera jo dezakezu.