Gutaz

Gardentasuna

Ikerbasque, gizartearen konfidantza gure kudeaketan mantentzearen erantzule da. Horretarako, gure prozesuen gardentasuna eta egiten dugun lanaren kontu, gure prozesuetan eta gure erakundearen kontuak gardentasuna bidez erantzule.

Erakunde publikoetatik jasotzen duten finantziazioa modu egokian erabiltzeko konpromesua dugu. Gure prozesuak eta prozedimenduak etengabe berrikusten ditugu, etangabeko hobekuntzarekin konpromesua erakutsiz. Webgune honetan gure estrategia, gobernantza, finantzaketa eta hornitzaileen kontratazioari buruzko informazio nagusia aurkituko dituzu.

Informazio estrategikoa

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioa 2007 urtean jaio zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskadiko Zientzia Sistema sendotzeko helburuarekin, talentu ikertzailea erakarri eta indartzeko programen eta ikerkuntzaren dinamizaziorako ekintzen bitartez. Gure lana lau urteko plan estrategikoen bidez antolatzen da. Egun abian dagoen Plan Estrategikoak hurrengo helburu estrategikoak ditu:

  1. ​Euskal Zientzia Sistema indartzea, ikertzaile seniorrak sartuz
  2. Euskal Zientzia Sistema indartzea, finkatutako ikertzaileak sartuz
  3. Etorkizuneko ikerketa-liderren harrobia sustatzea Euskal Zientzia Sistemarako
  4. Ikerbasqueren komunitate zientifiko konektatua eta produktiboa sustatzea
  5. Euskal Zientzia Sistemari laguntzea proiektu eta programa estrategikoetan
  6. Euskal Zientzia Sistemaren inpaktu zientifikoa, soziala eta ekonomikoa areagotzea
  7. Kudeaketa bikaina, irekia eta konprometitua sustatzea

Gure 2021-2024 Plan Estrategikoa deskargatu ezazu

Aurreko Plan estrategikoak ere irakur ditzakezu: 2018-2020 |  2014-20172010-2013 | 2007-2009

Urtero, Ikerbasquek bere lana aztertzen du eta emaitza nagusiak partekatzeko txostena argitaratzen du. 

2023ko Memoria

Urteko memoriak kontsultatu ditzakezu: 2022 | 2021 | 2020 | 2019 | 2018 | 2017 | 20162015 | 2014 | 2013 | 2012 | 2011

ZTBP 2030

Ikerbasqueren estrategia eta jarduera Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030) bat dator .

Ikertzen eta berritzen duten pertsonen talentua, Ikerbasqueren ezaugarri nagusienetariko bat, ZTBP 2030ko elementu nagusia da. Gainera, honen inguruan hiru zutabe definitu dira, eta Ikerbasque I. zutabearen (bikaintasun zientifikoa) garapenaren parte aktiboa da, ikerketa-jardueran bikaintasunaren ondorioz ezagutza sortzeko eta gaitasun tekniko eta zientifikoak handitzeko helburuarekin.

ZTBP 2030aren hiru zutabeak eta elementu nagusia lau helburu operatiboen bidez artikulatzen dira. Helburu operatibo horien artean, Ikerbasquek zeregin garrantzitsua izan dezake lehenengoan, Euskal Zientzia Sistemaren emaitzak hobetuz; hirugarrenean, euskal I+G+B sistemaren nazioartekotzearen alde eginez, atzerriko talentua erakarriz eta funtsak erakarriz; eta laugarrenean, talentu ikertzailea sustatuz, batez ere emakumeen artean.

ZTBP 2030

Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Plana

Ikerbasque-ko Patronatoak 2018ean Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Plana onartu zuen eta orain Plan hau gauzatzen ari gara. Plana kontsultatu nahi baduzu (erdaraz):

Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2022-2024 Plana

Aurreko berdintasunerako planak ikusteko: 2019-2021

2023an, Ikerbasquek honako Dekalogoa sinatu zuen, gure erakundean emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko oinarrizko 10 printzipio nabarmentzen dituena.

Arauketa eta Gobernantza

Ikerbasque 2007 urtean sortu zen fundazioa da. Estatuko eta Euskadiko legen mende dago, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 6/2016 Legea.

2020an eguneratuak izan diren Fundazioaren Estatutuak kontsultatu ditzakezu hala izanez gero.

Patronatoa da Ikerbasqueren gobernu organo nagusia da. Hurrengo web orrian nortzuk osatzen duten ikusi dezakezu: 

Ikerbasqueko Patronatoa

Urteko kontuak

Deskargatu itzazu Ikerbasqueko 2023 Urteko Kontuak

Aurreko urteetako kontuak ere ikusi ditzakezu: 2022 |2021 | 2020 | 2019 | 2018 | 2017 | 2016 | 20152014 | 2013 | 2012 

Urteko kontu hauek, hurrengo gaien inguruko informazio nabarmena dute:

Gure Urteko Kontuak urtero ikuskatzen dituzte. Kontu-ikukaritza txostenak kontsultatu ditzakezu: 2023 |2022 | 2021 | 2020 | 2019 | 201820172016 | 2015 | 2014 | 2013 | 2012

Ikerbasque-ko 2024 aurrekontuak ere kontsultatu daitezke.

Hornitzaileak

Ikerbasquek Sektore Publikoko kontratuei buruzko legeak betetzen ditu, eta Kontrataziorako Barne Jarraibideak ezarri ditu horniketa prozesu gardenak bermatzeko. Gure Kontratazailearen profila bisitatu dezakezu egungo iraganeko kontratuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.

Gure hornitzailekin izandako kontratuen informazio zehatza, kontratu txikiak kontuan artutak eta kontratuen aurrekontuen ehunekoa adjudikazio prozedimenduaren arabera: 2023 | 2022 | 2021 | 2020 | 2019 | 2018 | 2017

Salaketa kanala

Kanal honek kontsultak eta salaketak modu anonimoan edo konfidentzialean aurkezteko aukera ematen du. Gure kode etikoetan ezarritakoa betetzen ez duen edo Europar Batasuneko Zuzenbidea urratzen duen edozein alderdi jakinarazi edo argitzeko erabil daiteke kanala. Jakinarazpen guztiak fede onez egin behar dira.

Sartu salaketa kanalean

Informazio gehiago

Ikerbasquen, gure ekintza eta emaitzen inguruko informazio irekia eta eskuragarria eskeini nahi dugu. Informazio osagarririk behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan ikerbasque@ikerbasque.net helbidean.