Berriak

Ikerbasqueren 2018-2021 Estrategia onatua izan da

Joan den asteartean Ikerbasqueko Patronatoa batu egin zen 2018-2021 urteetarako estrategia onartzeko eta Patronatuko kide berriak izendatzeko ere.

Ikerbasqueren asmoa da 2021ean 1.250 artikulu baino gehiago argitaratuko dituzten 360 ikertzaileen kopurua lortzea. 2018-2021 aldian zehar, 120 ikertzaile berri gehituko zaizkie, eta haietatik % 40 emakumeak izatea du helburu. 2018-2021 aldian 80 milioi euroko itzulkina lortzea espero du Ikerbasquek; horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak Ikerbasquen inbertitzen duen euro bakoitzeko funtsen ia bikoitza itzuliak izatea zientziaren sisteman inbertitzeko, proiektuak finantzatzeko ikertzaileek beroiek erakarritako funtsei eta programen baterako finantzaketarako Ikerbasqueko kudeaketa-taldeak lortutako laguntzei esker.

Gure 2018-2021 Plan Estrategikoa deskargatu ezazu

Bileran, ibilbide zientifiko joria egina duten lau ikertzaile izendatu dituzte kide berri bezala: Juanjo Álvarez Rubio, Jasone Cenoz, José Felix Martí Massó eta Jean Michel Uhaldeborde.

Ezagutu ezazu gure Patronatoa