CIC biomaGUNE-ko ikerketa talde batek, Maurizio Prato Ikerbasque ikerlaria buru delarik, Trieste, Ferrara eta Mesinako Unibertsitateko (Italia), ITM eta ISOF institutuetako (Italia), Triesteko Elettra-Sincrotoneko (Italia), Grazéko Unibertsitate Teknologiko (Austria) eta Erlangen Unibertsitateko (Alemania) beste ikerketa taldeekin bat eginez, uraren hidrogeno eta oxigeno zatiketan aurrerakuntza garrantzitsu bat aurkeztu dute bioinspiratutako katalisian eta nanozientzietan oinarrituta.
Ikerketa honen emaitzak, Nature Chemistry aldizkarian argitaratutak, "Lego bloke" funtzional batzuek identifikatu dituzte, hostoen oinarrizko makineria imitatzen dituztelarik.
"Hostoen parte funtzional txikiena erreplikatzea lortu dugu. Hau lortzeko, foto-sensibilizadore bat eta katalizadore bat konbinatu ditugu ura bere bi elementuetan zatitzeko argiaren bitartez. Prozesu hau, naturan ugari ematen den arren fotosintesiaren bitartez, oso zaila da erreplikatzea laborategi batean" dio Maurizio Pratok.
"Uraren zatiketa antzinako ametsa da. Orain dela urte asko, nere ikerketako gaietariko bat izan zen" dio Jean-Pierre Sauvage-k, Estrasburgoko Institute de Science et d’Ingénierie Supramoléculaires (ISIS)-eko ikerlariak, 2016ean Kimikako Nobel Saria irabazi zuenak. "Oso prozesu gogorra da. Ikerketa talde askok natura imitatzen saiatzen ari diren arren, eta lan honekin oportunitate berriak ireki badira ere, oraindik fotosintesi artifiziala lortzeko urrun gaude.
Lan honen garrantzia CIC biomaGUNE-ko Maurizio Pratok azaltzen du. "Lan honetan, semikonduktore organiko sendoa erabili dugu marko fotoaktibo bat eraikitzeko zentro katalitikoaren inguruan elektroiak transferitzeko eta rekonbinazioa moteltzeko". Hidrogenoa eta oxigenoa ura sortzeko konbinatzen dira, oso energetikoa den prozesu batean. Energia asko sortzen da, metano edo gasolina hidrokarburoak erretzearen antzekoa. "Hidrogenoa erabiltzen duen motore bat eraikitzea ideala izango litzateke, oxigenoarekin konbinatuz ura eta kotxea mugitzeko beharrezko energia sortuko bailuke. Hala ere, hidrogenoa sortzea asko kostatzen duenez, ekonomikoki errentagarria izatea saiatzen ari gara. Oso gauza konpetitiboa da, eta lan honek aurrerakuntza garrantzitsuak aurkeztu ditu gai honetan.