Berriak

Bularreko minbizi-mota baten agresibitatea zehazten dituzten egiturak identifikatu dira

Bularreko minbizia mendebaldeko munduan emakumeen arteko heriotza kausa nagusienetarikoa da. Bularreko minbizi mota desberdinen artean, HER2 onkogenoaren gehiegizko esposizioarekin karakterizatua dagoen mota bat existitzen da. Diagnostiko honetako bular minbizi gaixo gehienak tratamendu eraginkorrak badituzte ere, batzuek ez dute terapiei erantzuten eta beste batzuek erresistentziak garatzen dituzte denborarekin. Hori dela eta, tresna berriak garatu behar dira minbizi tratamendu hauen erresistentzia garatzeko arriskua duten gaixoak ahalik eta lasterren identifikatzeko.

Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) USA aldizkari ospetsuan argitaratutako ikerketa honetan, HER2 aktibitatea kontrolatzeko mekanismo berri bat aurkezten da, CB2R kannabinoide hartzailearen bitartez.

Lan honetan HER2 eta CB2R arteko interakzio fisikoa deskribatzen da. Alde batetik, bularreko minbizietan HER2-CB2R heteromeroak gaixoen pronostiko okerrekin identifikatu dira. Bestetik, beste analisi batzuek heteromero hauek puskatzeak, Δ9-tetrahidrocannabinol (THC) kannabiloidearen bitartez, tumorearen aurkako erreakzioa gauzatzen du.

Emaitza hauek HER2-CB2R hartzaileen heteromeroak pronostikoak iragartzeko tresna aproposak bezala eta HER2 bularreko minbiziaren aurkako tratamenduetarako diana terapeutiko aproposak bezala aurkezten ditu.

Informazio gehiago izateko: https://www.pnas.org/content/early/2019/02/06/1815034116