Berriak

Muturreko baldintzetan bizi diren bi birusen hiru-dimentsiotako egitura deszifratuta

CIC bioGUNEko talde batek, Nicola G.A. Abrescia Ikerbasque ikertzailea buru, muturreko baldintzetan bizi diren bi birusen hiru-dimentsiotako egitura deszifratu du. Tailandiako Samut Sakhon salinatik ekarritako Holoarcula californiae icosahedral virus 1 (HCIV-1) birusarekin eta Italiako Margherita di Savoiatik ekarritako Holoarcula hispanica icosahedral virus 2 (HHIV-2) birusarekin egindako ikerketek, hauen ensanblazioa gauzatzeko egitura aurkitzea baimendu du.

Ikerketa honen emaitzak, Nature Communications aldizkari ospetsuan argitaratutak, aurrerakuntza sakona suposatu du birusekin erlazionatutako infekzio prozesuen aurka borrokatzeko.

Helsinki Unibertsitateko Dennis Bamford eta Hanna Oksanen taldearekin lankidetzan, Abrescia doktoreak birusaren kapida osatzen duten bi proteinen fusioaren ondorioei buruzko informazioa lortu du. Honela, gene bakar batean kapidaren proteinentzat kodifikatzen dituen bi geneen batasunak, beste birus batzuen kapida formatzen duen proteina bakar bat sortu duela egiaztatu da.

Artikulua kontsultatzeko: https://www.nature.com/articles/s41467-019-08927-2