Berriak

Eguzki-zelula eraginkorragoak diseinatzeko aukera berriak

Singlet fisioa - kitzikatutako bi estatuen sorrera energia handiagoko bakarratik - ​​eguzki-zeluletan energia galera saihesteko estrategia itxaropentsua bihurtu da.

Singlet fisioa karbono atomoen eraztunek osatutako "azeno" izenez ezagutzen diren grafeno zati txikietan antzematen den prozesua da, %200 inguruko eraginkortasuna dutelarik.

Azenoetan, singlet fisioaren eraginkortasuna eraztun kopuruarekin handitzen da eta bereziki eraginkorra da pentazenoetan (bost eraztuneko azenoa). Hala ere, pentazenoaren propietate elektronikoak ez dira eguzki-zeluletan erabiltzeko aproposak eta, gainera, pentazenoak egonkortasun mugatua du. Ildo horretatik, tetrazenoak (lau eraztuneko azenoa) propietate elektroniko optimoak ditu eguzki-zeluletan erabiltzeko, pentazenoa baino egonkorragoa delarik. Hala eere, zaila da tetrazeno deribatuetan %100etik gorako eraginkortasuna lortzea.

Aurelio Mateo-Alonso (Koke) Ikerbasque ikerlariaren taldekak, Euskal Institutu Makromolekularrean (POLYMAT) diharduena, Erlangen Unibertsitateko eta Aveiro Unibertsitateko ikertzaileekin lankidetzan, tetrazeno deribatuen familia berri bat deskribatu du, singlet fisio %125eko eraginkortasunarekin. Honek eguzki-zeluletan integratzeko material berriak diseinatzeko aukera berriak ireki ditu.

Artikulua Angewandte Chemie aldizkari ospetsuan argitaratu da eta HOT PAPER gisa aukeratu dute ebaluatzaileek eta editoreek.

Informazio gehiago izateko: https://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1002/anie.201911529