Egoera traumatikoak bizitzeak pertsonaren ongizate fisikoari eta/edo psikologikoari eragin diezaieke bizitzan zehar, eta hainbat kasutan, “estres postraumatikoaren nahasmendua edo PTSD (ingelesezko akronimoa) deritzona garatzeko aukera erraz dezake. Horrelako kasuetan, beldurraren sentimendua zabaldu ohi da esperientzia traumatiko baten ondoren, eta gizakiak egiazko mehatxutzat jo ditzake inolako mehatxurik ez duten estimuluak, kaltegarriaren eta kaltegabearen artean bereizteko gaitasuna galduz. Erreakzio hau lasaitasunezko egoeretan ere gerta daiteke.
Kalkuluen arabera, munduko biztanleen % 50ek baino gehiagok esperientzia traumatiko larri bati aurre egin dio edo aurre egin behar dio, eta % 8 inguruk estres postraumatikoaren nahasmendua gara dezake, egoera emocional larriak tarteko: emozio negativo iraunkorrak (beldurra, izua, haserrea, errua edo lotsa), emozio positiboak esperimentatzeko ezintasuna (zoriona, gogobetetzea edo maitasunezko sentimenduak), kontzentratzeko arazoak, etengabeko suminkortasuna, loaren nahasmenduak, ezinegona, autoisolamendua, amesgaiztoak, besteekiko mesfidantza eta etengabeko flashbackak. Izan ere, Covid-19aren pandemiak zenbait pertsona eta lanbidetan eragindako estres postraumatikoko egoerei buruzko datuak bildu dira.
Estres postraumatikoa arazo mental larria bihurtzen ari da herrialderik garatuenetan, eta horren harira, berdin-berdin astintzen du pairatzen dutenen osasuna zein inguruko pertsonena, etengabe hedatuz doan osasun mentaleko arazoa delarik.
“ERA-NET NEURON” europar deialdiaren barruan, 2018an, "topdownPTSD" deritzon lankidetza bidezko ikerketa-proiektua abiarazi zen, zirkuitu emozionalak modulatzen dituzten garuneko zirkuituak ikertzeko asmoz. Lanaren hipotesiaren arabera, esperientzia traumatiko batek disfuntzioa eragin dezake memoriaren zirkuituetan eta horrek estres postraumatiko bezala agertuko diren disfuntzioak eragin ditzake emisioen zirkuituetan. Laborategian fenomeno horren inguruko ikerketak egin ahal izateko, nahitaezkoa da sortutakoen moduko tresna esperimentalak izatea.
Proiektu hau Leioako ACHUCARRO zentroan lanean diharduen Mazahir T. Hasan Ikerbasqueko ikertzailea zuzentzen ari da, 1,2 milioi euroko diru-horniduraren bitartez. Partzuergoa osatzen duten 6 bazkideak Europako 5 herrialdetakoak dira: Espainia, Italia, Norvegia, Alemania eta Polonia.
Garapen zientifiko berri hau esparru honetako erreferentziazko aldizkari batean argitaratu berri da eta Patrizia Campolongo doktorearen (Erromako Sapienza Unibertsitatea, Italia) eta Mazahir T. Hasan doktorearen ikerketa-taldeen arteko lankidetza bidezko proiektuaren lehenengo emaitzetako bat da.
Artikulua kontsultatzeko: https://doi.org/10.1038/s41398-020-00929-9