Berriak

Research Fellows 2021: hautatuen zerrenda

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian 2021ean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 14 herrialde desberdinetako 40 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Deialdi honetan 114 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 20 (18%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

Research Fellows 2021 hautatuen zerrenda ikusi