Berriak

Aurkikuntza berria iberiar penintsulako migrazio-korrontei buruz

Domingo Carlos Salazar, UPV/EHU-ko Ikerbasque ikerlariak, Science aldizkarian plazaratutako lan batean parte hartu du. Lan honen emaitzek iberiar populazioaren transformazioaren irudi berri bat aurkezten dute historian zehar.

Ikerketa honetarako, penintsulako 271 biztanleen DNA aztertu da, eta aurreko beste azterketen 1.107 DNA zahar eta beste 2.862 DNA modernoekin kontrastatu da.

"Lan honek iberiar penintsulako biztanleen genoma migrazio desberdinen emaitza dela egiaztatu du" dio Carles Lalueza-Fox-ek, Biologia Ebolutibo Institutuko CSIC ikerlariak. Hala ere, ikerketa honen emaitza harrigarrienetarikoa Europako Ekialdeko estepetatik etorritako biztanle-taldeen influentzia da, orain dela 4.000-4.500 urte tokiko biztanleriaren %40 ordezkatu zutelarik, eta gizoen ia %100.

"Emaitza genetikoak oso argiak dira. Pixkanaka, 500 urte inguruko luzaroan, Y kromosomaren linajeak ia guztiz ordezkatuak izan ziren R1b-M262 linajearengatik, estepatik etorritakoa." dio Lalueza-Fox-ek. "Ez dakigu nola gertatu zen, baina argi dago estepatik etorritako linajea iberiar penintsulako gizoena guztiz ordezkatu zuela, gaur egun arte."

Ordezkapen hau egoera bortitz baten ondorioz izan liteke, baina erregistro arkeologikoak ez du biolentzia honen probarik. Beste posibilitate bat iberiar emakumeek kanpoko gizonak nahiago izatean izan liteke, eta honela hauen arrakasta erreproduktiboa hobea izatea. Hala ere, "datu genetikoen bitartez ez dugu hau inoiz jakingo" dio Iñigo Olalde-k, Harvard Unibertsitate-tik.

Ikerketak ere beste ordezkapen genetiko batzuk uzten ditu agerian, Anatoliatik (gaurko Turkia) etorritako nekazaritzak orain dela 10.000 eta 7.500 urte bitartean adibidez. Gainera, lan honetan ere kasu bitxiak aurkitu dira, oso urrunetik iritsitako kasu bereziak.

Lan honen beste konklusiotariko bat euskal biztanleriaren genetika Burdin Arotik (orain dela 3.000 urte inguru) ez dela aldatu izan da. Honela, orain dela 3.000 urte ekialdeko estepetatik etorritako biztanleen influentzia iberiar penintsula osoan bezala nabarmentzen bada ere, erromatarren, greziako edo musulmanen beranduagoko migrazioek ez zuten eraginik izan euskadiko biztanlerian, hauek isolatutak mantendu baitziren.

Informazio gehiago izateko: http://science.sciencemag.org/content/363/6432/1230