Berriak

Aurrerapen garrantzitsua gene inmunologikoen RNA-aren ulermean

UPV/EHU-ko Ainara Castellanos Ikerbasque ikerlariak Scientific Reports-en argitaratu den ikerketa bat burutu du. Bertan, RT-QPCR planteamendu berri bat aurkezten da gene inmunologikoen RNAren m6A metilazioaren hondakin espezifikoaren kuantifikazio erlatiboa garatzeko.

N6-metiladenosina (m6A) RNA molekulen modifikazio kimikorik ohiko eta ugariena da. Berriki deskribatu da modifikazio hau garrantzitsua dela prozesu biologiko desberdinen erregulazioan, erantzun immunean adibidez. M6A marka hauek mapeatu eta kuantifikatzeko metodo desberdinak garatu diren arren, RNAren leku konkretuetan m6A mailak kuantifikatzea erronka metodologiko bat izan da, existitzen diren protokoloak zailak eta luzeak direlarik.

Artikulu honetan RNAren leku zehatzetan dauden m6A markak kuantifikatzeko RT-QPCRean oinarritutako metodo sinple bat garatu da. Honela, Bstl entzimen gaitasun murriztua aprobetxatzen da m6A hondakinak retrotransliteratzeko. Teknika honen bitartez, SOCS1 y SOCS3 gene inmunologikoetako 3'UTRean deskribatutako transkripzioetako m6A metilazioa konfirmatu ahal izan da. Gainera, metodo berri hau erabiliz, erantzun immunean inplikaturiko SOCS1 eta SOCS3 geneen RNAtan inflamazioari loturiko m6A mailen aldaketak gertatzen direla ikusi da.

Argitalpena kontsultatzeko: https://rdcu.be/bqC8Q