Berriak

CIC biomaGUNEko Ikerbasque ikertzaileek bioMAPP17 jardunaldian parte hartuko dute

Workshop bioMAPP17

Apirilaren 27 eta 28an Santiago de Compostelan ospatuko den "2dn Biennial Young Researchers Workshop on Biomaterials and Applications" jardunaldi zientifikoan hainbat Ikerbasque ikertzaileek parte hartuko dute. Tailerra, ikertzaile gazteei zuzenduta dago.

CIC biomaGUNE ikerketa zentroan diharduten Mónica Carril, Pedro Ramos Cabrer, Marek Grzelczak eta Fernando López Gallegok jardunaldian egongo dira, antolatu diren hitzaldi eta solasaldi ezberdinetan parte hartuz, hurrengo gaiei buruz hitz egiten: material biofuntzionalak, diagnosia eta terapia eta material hauen antzematea eta katalisia.