BCAM eta UPV/EHU-n diharduten Ikerbaque ikertzaileek elkarlanean ari dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin COVID-19 gaixotasunaren dinamika modelatzen.
José Antonio Lozanok, BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroko zuzendariak, COVID-19 dinamika modelatzeko lana azaldu du. Eredu matematikoak, estatistikoak eta inteligentzia artifizialeko algoritmoak erabiliz, pandemiak eta denboran zehar izandako eragina deskribatzeko lan egiten dute. Aldizkako txostenak ere prestatzen dituzte zazpi eguneko aurreikuespenak azalduz, bai kasu positiboenak eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan ospitaleratzeen sarrerak ere.
Zainketa Intentsiboetako Unitateetako oheen beharrizanak aurreikustea da Sherpa enpresa bizkaitarrak ere bere ekarpena egiten diona, aurreikuspen plataforma bat diseinatu baitu denbora errealean beharrak antzeman ditzakeena. Xabier Uribe-Etxebarriak azaldu du zer informazio ematen ari diren Eusko Jaurlaritzari aurrekaririk gabeko osasun krisi hau kudeatzen laguntzeko.