Berriak

Ikerbasque elkarrizketak: Hain adimenduna da adimen artifiziala?

Ikerbasque, Euskal Zientzia fundazioak, adimen artifizialaren aukerak eta mehatxuei buruzko web mintegia antolatu du.

Ekitaldia Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak moderatu du, eta bertan honako hauek parte hartu dute:

  • Amparo Alonso Betanzos (Vigo, 1961) Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna da Coruñako Unibertsitatean (UDC). Makinen Ikasketa-Eredu Eskalagarrien garapena eta Adimen Artifizial Fidagarri eta Azalgarria dira haren ikerketa-jardunaren ardatz, besteak beste. Adimen Artifizialaren Espainiako Elkarteko presidentea izan da 2013tik 2021era bitartean. Europako Adimen Artifizialeko Adituen Goi Mailako Taldeko (High-level Expert Group on Artificial Intelligence, AI HLG) “Reserve List” deritzoneko kidea da 2018az geroztik, baita European AI Allianceko kidea ere, data horrexetatik aurrera. Horrez gain, Adimen Artifizialari buruzko Gobernuaren Aholku Batzordeko (CAIA) kidea da 2020az geroztik.
  • Daniel Innerarity (Bilbao, 1959) filosofia politiko eta sozialeko katedraduna, Ikerbasqueko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Lanaldi partzialeko irakaslea da Florentziako Europako Unibertsitate-Institutuan, eta irakasle eta ikertzaile gonbidatua izan da Europako zein Amerikako hainbat unibertsitatetan. ‘Le Nouvel Observateur’ aldizkari frantsesak munduko 25 pentsalari handienen zerrendan sartu zuen 2005ean. 2008an, Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso zuen, eta 2013an, Vianako Printzea Kultura Saria.

Ekitaldia azaroaren 25an antolatu zen, 17: 00etan (CET).

Web mintegiaren grabazioa ikusi